Zuzenean

Bigarren Kafea
Elkarrizketa

«Garrantzitsua da proiektu bakoitzean bidaide zehatz bat topatzea»

Ander Sagardoy bi filmetan aritu da ekoizle gisa Zinemaldiko edizio honetan: Bàrbara Farréren Mala Bestia eta Nanni Morettiren Succederá questa notte. 

 

«Garrantzitsua da proiektu bakoitzean bidaide zehatz bat topatzea»

Loading player...

«Gure sektorearen normaltasuna aldarrikatzen dut beti». Horrela hasi du Ander Sagardoy ekoizleak Mala Bestia lanari buruz egin diogun elkarrizketa. 

Filma Bàrbara Farréren lehen film luzea da, eta ekoizpen taldean Ander Sagardoy eta Eneko Sagardoy daude, besteak beste, Sumendi Filmak-en bidez. Ekoizle lanaz aritu gara bereziki, eta proiektuen neurrietan jarri du azpimarra: «Mala bèstiaren aurrekontua Succederà questa notterena baino zazpi aldiz txikiagoa izan da; garrantzitsua da testuingurura egokitzea» esan digu. 

Farrék beldurra, amorrua eta biziraupena lantzen dituen istorioa proposatzen du, eta Sagardoyren arabera, zuzendariak hasieratik egin nahi zuen filma egitea lortu du: «Bàrbara pozik dago egin nahi zuen pelikula delako; helburuak bete ditugu».

Zinemaldiko Made in Spain sailean aurkeztu den filmak, beraz, beste begirada bat ere ekartzen du Donostiara: ez soilik istorioaren edo generoaren aldetik, baita ekoizteko moduari dagokionez ere. 

Jaurlaritza Logoa