Zuzenean

2026ko lehen lau hilabetekoekin egin genuen moduan, urteko bigarren lauhilekoa amaituta, azken zortzi hilabeteotako onena biltzeko unea heldu da.
Zatoz gurekin ñabarduraz beteriko gitarra eta doinu indartsuetan zehar bidaiatzera. Gaurkoan, emo eta post hardcore doinuetatik hasi, country eta indie folk lasaietatik igaro eta black shoegaze metalaren lurralde gordinetaraino iritsiko gara. Guztira, 16 abesti aukeratu ditugu, aurten zeresana eman duten 16 disko itzel gogoratzeko.
Basement, Phoebe Bridgers, Loathe, Giante, Superlore eta Violet Grohl izango dira, besteak beste, gure gaurko protagonistak. Hartu papera eta boligrafoa, ezagutu ditzagun elkarrekin urteko diskorik onenak eta gozatu bidaiaz!


