Zuzenean
Iruñeko eta Carabancheleko ziegak ezagutu zituen, hemezortzi hilabetez egon zen barrote artean, bertako miseriak ikusita ezkertu zela, bihurtu zela ezkerreko dio. ETArekin kontaktua galdu zuen eta hori zen bere beldurrik handiena, ETA desagertua egotea. Esne kaxa batek uxatu zizkion zalantzak, mezu bat igorri baitzioten: “irabazten ari gara”. Aldi berean, gurasoen bisita bakoitzean pena sentitzen zuen, pena beraien mina arintzeko ezin zuelako deus egin.


