Zuzenean

Bigarren Kafea
Elkarrizketa

«Ez diot beldurrik teknologiari, baina erabilera modu hausnartuan egin behar da»

Ni.eus posta zerbitzuak teknologia burujabetzan pauso bat gehiago emateko aukera luzatzen dio euskal gizarteari. Gaur gaurkoz, eskaintza zabalagoa da, posta zerbitzua bulego birtual izatera igaro baita. Proiektuaren arduradunak hontaz eta burujabetza teknologikoaz aritu dira gaurko saioan.  

«Ez diot beldurrik teknologiari, baina erabilera modu hausnartuan egin behar da»

Loading player...

Gure ahoetan teknologia besterik ez dugun egun hauetan gutxik hitz egiten dute izan beharko genukeen errespetuaz. Gure bizitzen jabe izatearen diskurtsoak hainbeste zabaltzen ditugun garai honetan, teknologiarekiko burujabetzari ez diogu ia tarterik eskaintzen. Erronka digital honen aurrean, Ni.eus bezalako posta zerbitzu euskaldunak sortu ziren, gaur egun bulego birtual izatera pasa dena.

Lorea Arakistain PuntuEUS Fundazioko Marketin arduradunak eta Asier Etxeberria Iametzako Komertzial Saileko arduradunak kontatu dute duela urte batzuk proiektua martxan jarri zenean erabiltzaileen eskaeragatik izan zela. .eus eta honek zekartzan ezaugarriak, besteak beste, euskalduna izatea eta segurtasuna; erabiltzeko nahia plazaratu ziela jende askok, eta beraz, posta zerbitzua argitaratu zutela. 

«Lehen egunean mila izen emate inguru izan genituen, zoragarria izan zen», esan du Arakistainek. Proiektua garatzen zuten bitartean ordea argi izan dute minimalismoa garrantzitsua zela, minimalismoa behar ez diren eta ikustera ohituta gauden ezaugarriak ez gehituz. Gainera, prezioaren baitan, Etxeberriak aditzera eman du argi zutela ez zutela muga izatea nahi: «Saiatu gara ahalkik eta ekonomikoena izatea, tresna demokratizatzeko».

Teknologiaren burujabetzan gizartea aurrerapausoak ematen ari dela azaldu dute biek, eta Arakistainek azpimarratu du teknologiari beldurra ez zaiola izan behar. «Ez diot beldurrik teknologiari, baina erabilera modu hausnartuan egin behar da, eta eskoletan modu minismalistan erabili behar da», zioen, hezkuntzan geroz eta teknologia gehiago erabiltzen den garaian. Hontaz eta gehiagoz aritu dira Bigarren Kafean. 

 

Jaurlaritza Logoa