Zuzenean

Baina dena ez da hondartza Donostian eta negozio proiektu berezi bat ezagutu nahi izan dugu, Martxa. ‘Kafea eta komunitatea’ lelopean abiatu zuen bere bidea Nekane Larrañagak, eta, hala, korrika egiteko hitzorduak, bizikletan ibiltzekoak eta menditik bueltak egiteko ere ari dira proposatzen beren komunitatean. Espezialitate kafea eta cookieak dira bere produktu nagusienak, baina etengabean berritzen doa bere eskaintza.
Ez da turistei begira sortutako eskaintza, baizik eta auzoan eragin nahi duen proposamena da, gertuko komunitatea sustatu nahi duena, eta hor euskarak duen garrantziaz hitz egin digu Larrañagak.

Hala ere, hondartzan ginen gaurkoan eta ez alferrik. Eguzkiaren onena itzala dela esango du askok eta hor badu zerikusirik eguneko bigarren protagonistak. Nora Zugasti toldo-jartzaile lanetan ibiltzen da Kontxako hondartzan eta lanbide horren inguruan gehiago sakondu dugu bere eskutik.
Bihar Pagoetako parke naturaletik izango gara Kosta ala kosta saioan, bestelako kontuak izango ditugu hizketagai, beraz.


