Zuzenean

NAIZ Irratia

Arbizuko kanpinetik txistorra eta guzti

Kosta ala Kosta saioak bostgarren geldialdia izan du astearte honetan Arbizuko EkoKanpinean. Arbizuko Txistorra, tabernako kontuak... gosetuta atera dira bertatik.

Arbizuko kanpinetik txistorra eta guzti

Loading player...
Julene Goiburu eta Ion Garate Arbizuko kanpinean
Julene Goiburu eta Ion Garate Arbizuko kanpinean (NAIZ Irratia)

Kosta ala Kosta saioko bostgarren geldialdia egin dute Julene Goiburu, Ion Garate eta Iker Gurrutxagak, Arbizuko kanpinean. Arbizuko Txistorren Etxeko Ainara Goikoetxea izan da lehen gonbidatua. Filipinetara ere iritsi den txistorra da Arbizukoa, San Ferminak diren garai hauetan ere bere ospea baduena. Eta argazkian ikus dezakegun moduan, ez dira esku hutsik itzuli.

Julenek kontatu digu kanpina nolakoa den, ia galdu ere egin da kanpistak topatu nahian. Baina ihes egiten saiatu den jendearen artean lortu du baten batekin hitz egitea.

Kanpineko tabernako zerbitzari Julene Orella ere izan da saioan. Duela hiru aste hasi zen lanean kanpinean Etxarriarra, baina izan du denbora egokitzeko. Bazkaldu eta afaltzeko leku mitikoa da bailarakoentzat, eta herriko taberna batek bezala funtzionatzen duen horretan, ohikoa du jende jarioa.

Kanpineko arduradunetako bat den Manttoni Reparazekin ere hitz egin dute. Kanpinaren inguruko zenbait kontu kontatu dizkigu, bitxikeriaren bat edo beste ere bai.

Jaurlaritza Logoa