Zuzenean

NAIZ Irratia

Kosta ala kosta saioan… gora San Fermin!

Gaztelu plazari begira aritu dira Kosta ala kosta saioaren hirugarren denboraldiko estreinako saioan. Penaz agurtu dute Iruñeko giroa Malen Frantsesena, Julene Goiburu eta Iker Gurrutxagak. Bihar, Baztan inguruan izango dira, Realaren udalekuan.

Kosta ala kosta saioan… gora San Fermin!

Loading player...
Ainhoa Gonzalezentzat urte berezia izango da aurtengoa txistulari moduan.
Ainhoa Gonzalezentzat urte berezia izango da aurtengoa txistulari moduan. (Julene GOIBURU)

Goizeko bederatzietan abiatu eta gonbidatu ugari izan dira Iruñeko sanferminen bezperako saioa ardatz izan duen Kosta ala kosta saioan. Plan desberdinak ekarriko dizkigute uda honetan NAIZ Irratiko kideek eta, gaurkoan, hiri buruzagira jo dute.

Joseba Asiron alkatea, Ainhoa Gonzalez Txistularia, Amaia Zubieta Indarkeria Sexistaren Aurkako Emakumeon Plataformako kdiea, Oinez Txokoko Lander eta Herriko Tabernako Toce izan ditugu gure uhinetan.

Baita NAIZeko kide diren Ane Alava, Garazi Castaño, Aritz Santamaria eta Ion Telleria ere, bakoitzak bere bizipenak kontatu dizkigu hain berezia den egun honen inguruan.

Lehendabiziko txokoa bisitatuta, beraz, aurrera segiko du Kosta ala Kosta saioak.

Jaurlaritza Logoa