Zuzenean

Venezuelako lurrikararen ondorioak
Venezuelako lurrikararen ondorioak (Savethechildren.es)
Bigarren Kafea

«Laguntzen dakienari laguntzen utzi behar zaio»

Pilar Kaltzada Save the Children erakundeko Espainiako lehendakaria elkarrizketatzeko aukera izan dugu Bigarren Kafean. Venezuelako lurrikarak sortutako hondamendiaren aurrean hartu behar diren jarrerak eta egin beharrekoen inguruan hitz egin digu.

«Laguntzen dakienari laguntzen utzi behar zaio»

Loading player...

Duela lau egun, bi lurrikara gogorrek Venezuela kolpatu zuten, eta orduek aurrera egin ahala, desagertuak bizirik aurkitzeko itxaropena gutxitzen doa. Gaur gaurkoz, ofizialki 1.450 dira hildakoak eta 3.150 zaurituak. Bi lan dituzte orain: erreskate lanak batetik, eta azpiegituren berreskuraketa bestetik. Venezuelako Gobernuak iragarri du batzorde berezi bat osatuko dutela eraikinen egoera egiaztatu eta herritarrak ahalik eta azkarren beren etxeetara itzul daitezen. 

Imaginatzea ere kosta egiten zaigun egoera horretan, ezinbestekoa da antolakuntza. Behin-behineko rietxetarako laguntza bidaltzeko, ur eta janari tonak batu eta banatzeko, edo besterik gabe, desagertutakoen familia eta lagunei babesa emateko. Save the Childreneko Pilar Kaltzadak larrialdi egoeretan laguntza modu antolatuan eta koordinatuan ematearen garrantzia azpimarratu du. Bere esanetan, «horrelako egoeretan ez da nahikoa borondate ona izatea; esperientzia duten erakundeek modu profesionalean jardun behar dute».

Kaltzadak azaldu duenez, hondamendien ondorioak oso handiak izan daitezke eta berreskuratze prozesua luzea eta zaila izaten da. Horregatik, «laguntza eraginkorra izateko beharrezkoa da erakundeak eta tokiko eragileak elkarlanean aritzea» nabarmendu du. Elkarlan hori eraginkorrago egiteko, gehitu du, «laguntzen dakienari laguntzen utzi» beharra.

Azkenik, Kaltzadak nazioarteko lankidetzaren beharra azpimarratu du, munduan gero eta handiagoak diren beharrei erantzuteko. «Tokiko komunitateen lana babestu eta indartu egin behar da egoera horiei aurre egiteko». Nazioarteko laguntza gero eta beharrezkoagoa dela ohartarazi eta lankidetzaren murrizketak kezka sortzen duela adierazi du. Bere ustetan, munduan gertatzen denaren aurrean esku hartzea ezinbestekoa da, batez ere babes gehien behar duten pertsonen, eta bereziki haurren egoerari erantzuteko.

 

Jaurlaritza Logoa