Zuzenean

1903ko ekainaren 25ean jaio zen George Orwell idazle britainiarra. XX. mendeko idazlerik esanguratsuenetarikoa izan zen Abereen etxaldea eta 1984 eleberriengatik, besteak beste. Azken hau, 1948 idatzi zuen eta hurrengo urtean argitaratu. Hala ere, gaur egun askotan egiten zaio erreferentzia, baita askotan aipatu ere. Zergatik? Orwellek sortu zuen mundu distopiko totalitarioaren hainbat kontzeptu gaur, 2026an, ikus ditzakegulako.
Batzuek eleberria beldurrezkotzat jotzen dute protagonistak jasotzen dituen tortura psikologikoak direla medio. Baina Orwellek literatura zerbait badu, hori politika da. Bere literaturak berak bizi zuen errealitatea erakusten zuen: gaztea zenean Birmanian ordena kolonialean bizitakoak, britainiar inperialismoaren aurka garatutako konpromisoa garatu zuen; Londresko eta Parisko langileriak sufritzen zituen bizi baldintzak ezagutu ondoren, bere ideologia sozialista eta anarkista garatu zituen; eta, Espainiako Gerra Zibilean parte hartu ondoren, faxismoaren, totalitarismoaren eta estalinismoaren aurka egin
Gaur egun, ez dugu errealitate hori bere hortan ikusten, baina badira hainbat alderdi gaur egun islatuta ikus daitezkeenak. 10 kontzeptu aztertuko dira gaur egungo ikuspuntutik: Pentsaera Bikoitza, Zalantzazko Pentsamendua, Pentsamendu Krimena, Aurpegi Krimena, Ahaztutako Ahoa, Neohizkuntza, Hiru Hiztegiak (A, B eta C), Hizkuntza Zaharra, Proleak eta Barne eta Kanpo Alderdiak, eta Minaren 101. Gela.
1984
1984an, Londres (Ozeania) hiri goibela zen, eta Pentsamenduaren Poliziak modu itogarrian kontrolatzen zuen herritarren bizitza. Winston Smith Egiaren Ministerioko langilea da eta bere zeregina historia berridaztea da, Alderdiak gertaeren bertsio ofizialtzat jotzen duenera egokitzeko. Une batean, estatuaren eta gobernatzen dituen sistemaren egia eta zilegitasuna birplanteatzea erabakitzen du.
Mundua hiru superestatu totalitarioren artean banatuta dago: Ozeaniak (Amerika, Britainia Handia, Australia eta Afrika hegoaldea), Eurasiak (Eurpa eta iparraldeko Asia) eta Ekialdeko Asiak (Txina, Japonia eta Asia hegoaldea) etengabeko gerra daramate elkarren aurka, eremu konkretu bat lortzeko (Afrika iparraldea eta Ekialde Hurbila).
Biztanleria etengabe zelatatua da tele-pantailen eta Pentsamenduaren Poliziaren bidez, eta edozein desobedientzia edo pentsamendu desegoki zigortzen da. Lau ministerioak (Bakea, Oparotasuna, Maitasuna eta Egia) kontrolatzen dituzte gerra, ekonomia, zigorrak eta historiaren etengabeko berridazketa. Alderdiaren hiru leloak logika hau laburbiltzen dute: “Gerra Bakea Da”, “Askatasuna Esklabutza Da”, “Ezjakintasuna Indarra Da”.



