Zuzenean
Indiorock jaialdia duela 14 urte sortu zen, antolatzailearen «buruan zegoen erokeria» batetik abiatu eta jaietan tokirik ez zuten taldeei aukera ematekotan. Antolatzaileak azaldu duenez, «lehen Landare tabernan egiten genituen kontzertuak eta jaietan lekurik ez zuten talde mordo bat zegoela ikusten genuen». Horregatik, beste espazio batzuk bilatu eta herriko jaietan bestelako musika eskaintza bat sortzea izan zen helburua.
«Guztia txosnetan eta udaletxeko eszenatokian kokatzen zen. Herria handia da eta gauzak egiteko leku politak daude. Zabaldu egin nahi genuen», adierazi du. Lagunen eta herriko eragileen laguntzarekin, jaialdia hazten joan da eta gaur egun hainbat gune eta tabernaren babesa du.
Antolatzailearen esanetan, Indiorockek erakutsi nahi du jaietan estilo ezberdinei ere lekua egin dakiekeela: «Gauzak beste modu batera eta ondo egin daitezkeela erakustarazteko da». Urte hauetan guztietan antolakuntza lana handia izan bada ere, ilusioz jarraitzen du: «Eguna iristeko irrikitan nago. Saltsan hasteko gogoa daukat».



