Zuzenean

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

‘Arrakastaren rave eternalean’ diskoarekin estreinatu da Superlore taldea

Buruntzaldean sortutako talde berria da Superlore. Rock munduaren ertz desberdinetatik mugitzen dira, baina melodikotasuna da haien oinarri nagusia ezbairik gabe. MusikHaria saioan egon dira atera duten lanaren nondik norakoak azaltzeko.

‘Arrakastaren rave eternalean’ diskoarekin estreinatu da Superlore taldea

Loading player...
Buruntzaldeko musika taldeak lehendabiziko lana du ‘Arrakastaren rave eternalean’.
Buruntzaldeko musika taldeak lehendabiziko lana du ‘Arrakastaren rave eternalean’. (SUPERLORE)

Ironia garbia duen izenburua darama Superlore taldearen debutek ‘Arrakastaren rave eternalean’ diskoak. Sei kantuz osatutako lana plazaratu dute Pablo Ferreras, Jon Mikel Lomeño, Bittor Herrero eta Endika Garcia musikariek. 

Energia deskarga itzel batekin irekitzen dute diskoa, ‘Hitzaurreak’ abestiarekin, eta zoriontasun faltsuaren mitoei abesten diete ‘Nitasunak’ bigarren kantuan. Arrazoia eta emozioaren arteko eztabaida klasikoa plazaratzen dute ‘Zauriak’ kantuan eta hardcore melodikoaren unibertsora garamatzate ‘Pertenentziak’-en.

90etako soinuetatik abiatu eta Itoizen unibertsotik pasatzen den ‘Ereserkiak’ abestian musikaren inguruko kritika zorrotza egiten dute, gogoetarako bidea zabaltzen duena. Freskotasun dosi batekin bukatzen da diskoa, ‘Autopiak’ abestiarekin.

Lehendabiziko disko interesgarria ezbairik gabe Urnietako taldearena, Black Cat Studiosen grabatua. Bitxikeria moduan, diskoa kasete formatuan jarritu dute eskuratzeko moduan. Zuzenekoak ematen ere badabiltza, eta, plazetan badabiltzan arren, irailaren 26an Drug Church taldearekin batera arituko dira Donostiako DabaDaba aretoan. Bitartean, entzun diskoa edota goiko aldean daukazuen MusikHaria saioan izan genuen elkarrizketa.

Jaurlaritza Logoa