Zuzenean

Saio honetan munduko mapan eragin musikal handiena izan duen txokoetako batera ailegatuko gara: Jamaikara. Baina ez dugu arreta jarriko Bob Marleyrengan eta ez dugu ezta ere reggaea adituko. Gaur denboran gibelera eginen dugu, 60ko hamarkadara, uhartea dantzan jarri zuten lehen erritmo frenetikoak deskubritzeko.
Jamaikak independentzia lortu zuenean, poz eta askatasun gogoa Ska erritmoan lehertu ziren. Geroago, uda bero batean, erritmoa moteldu eta Rocksteady dotorea jaio zen.
Gaur, Kingston-eko kale kantoietan jaiotako iraultza dantzagarria ekarriko dugu Gramofonora.



