Zuzenean
Garai batean zaldi haragia jatea ohikoa zen eta asko ziren haragi mota hori saltzen zuten harategiak. Urteek aurrera egin ahala ordea, kontsumoa jaisten joan zen eta horren bidetik, baita salmenta puntuak ere.
Moxala hazi eta komertzializatzera iritsi bitarteko prozesu osoa beraiek egiten zutela aipatu du Artolak. «Modu horretara funtzionatzen genuen eta momentu batean, salmenta zuzena guk geuk egiteko aukerari bueltak ematen hasi ginen».
Euskal Herriko arrazarekin egiten dute lan. «Euskal mendietako zaldi arrazarekin aritzen gara eta garai batean galtzear egon zen. Urtearen zatirik handiena mendian ibiltzen dira eta hazkuntza prozesu hori gertu-gertutik jarraitzen dugu».
Salmenta zuzenarena erronka bat dela aitortu du Artolak. «Bere garaian apustu bat egin genuen, gauzak egiteko modu bat erdigunean jarriz. Erantzun oso ona jaso dugu eta zentzu horretan, oso eskertuta gaude gure bezeroek erakutsi diguten fideltasunarekin. Sareak sekulako garrantzia du». Bide beretik, Amezketa eta Bedaio inguru horretan dauden ekoizle txiki ezberdinekin sortu duten sarea ere balioan jarri nahi izan du.
Entzun Uxue Artolarekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.



