Zuzenean

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

Bad Bunnyren Madrilgo egonaldiaren biharamuna

Hamar egunez izan da Madrilen Bad Bunny bere etxetxo eta guzti Metropolitano estadioa goraino beteta zuela ‘Debí tirar más fotos’ biraren baitan. Aurretik Bartzelonan ere bi egunez egon ostean, Marseillan eta Nanterren izango dira hurrengo gertuko geldialdiak euskaldunontzat.

Bad Bunnyren Madrilgo egonaldiaren biharamuna

Loading player...
Metropolitano estadioa hamar aldiz bete du Bad Bunnyk azken asteetan.
Metropolitano estadioa hamar aldiz bete du Bad Bunnyk azken asteetan. (Jaime MASSIEU | LIVE NATION)

Mundu mailako fenomenoa bihurtu da ezbairik gabe Bad Bunny Puerto Ricoko musikaria. Bere azken diskoak, ‘Debí tirar más fotos’, kritikaren aintzatespena izan du eta publikoa ere poltsikoratu du, aurretik eginda ez bazuen behintzat, batez ere, Superbowleko finalean emandako ikuskizunaren ostean. Edo, zergatik ez, Grammyetan Trumpen eta ICEn aurka jaurtitako mezuen ostean.

Hala, NAIZ Irratiko bi kazetarik lehen pertsonan bizi izandakoa jaso dugu MusikHaria saioan. Garazi Castaño ekainaren 14ko kontzertuan izan zen, Lunay artista gonbidatuarekin aritu zen egunean, eta Itxaso Leon, berriz, maiatzaren 31n, Luar La L oholtzara igo zenean. 

Bi esperientzia desberdin ekitaldi beraren inguruan, besteak beste, kokapenak eta eguraldia ez zirelako berak izan batentzat eta bestearentzat. Esperientziaz beraz, kontzertuaz, bertan zegoen giroaz edota Bad Bunnyk izan zituen hitzartzeei buruz aritu gara hizketan.

Ondorio nagusia: festa erraldoi bat izan da. Eta bai, errepikatzeko modukoa. 

Jaurlaritza Logoa