Zuzenean

Maruja eta Silitia, besteak beste, Andoaingo Rock Jaialdiko protagonistak izango dira datorren astean eta baita gure gaurko saioan ere. Tom Morellok ekainaren amaierako BBK Legends jaialdian emango duen emanaldiaz ere gogoratu gara. Eta hori gutxi balitz, A Perfect Circle, Alabama Shakes, Maniaks, The Limit eta The Menzingersen nobedadeak entzun ditugu. AH, eta Erne, Meison eta Iceage-ren diskoek urteko onenen artean egoteko aukera handiak dituzte.


