Zuzenean

Bigarren Kafea

«Nire publikoa ez dira turistak, bezeroen % 95 euskaraz hitz egiten sartzen da lokalera»

Bi urtez lesionatuta egon ondoren, faltan botatzen zuen jendearekin entrenatzeko espazio bat izatea Nekane Larrañagak, eta berak sortzea erabaki zuen: apirilean Martxa ireki zuen Donostian.

«Nire publikoa ez dira turistak, bezeroen % 95 euskaraz hitz egiten sartzen da lokalera»

Loading player...

Kafea, gailetak eta kirol komunitatea ditu ardatz Donostian ateak zabaldu dituen Martxa proiektuak. Nekane Larrañaga Pesquerak irekitako dendan espezialitateko kafea, zapore ezberdin eta askotako “cookie”-ak eta kirola egiteko gogoa elkartzen dira. 

Lesio baten ostean komunitate baten parte izan eta elkarrekin kirola egiteko gogoz zela kontatu digu Larrañagak: «Bi urtez lesionatuta egon nintzen, eta faltan botatzen nuen jendearekin entrenatzeko espazio bat». Hori horrela, berak sortzea erabaki zuen eta hala, larunbatero Iñigo kaleko 12.ean taldetxo bat elkartzen da korri egin eta entrenatzeko. «Gure asmoa aurrerago mendi martxak eta bizikleta ibilaldiak egitea da», kontatu du Nekanek. 

Proiektuak hilabete gutxi baditu ere komunitatea handitzen doala azaldu digu sortzaileak, eta hau guztia euskaraz egiten duela kontatu du. Turismoa nagusi den hiri batean, turistak alde batera utzi eta bertakoentzat egiten duela lan esan du Nekanek: «Nire publikoa ez dira turistak, bezeroen % 95 euskaraz hitz egiten sartzen da lokalera». Hontaz eta gehiagoz aritu da Nekane Larrañaga Pesquera Bigarren Kafean. 

Jaurlaritza Logoa