Zuzenean

Malen Frantsesena Arnaiz

«Beste kontuez ere hitz egiten da. Gatazkarena atze-oihal bat da, testuinguru bat ematen diena»

‘Garondoan’, euskal gatazka oinarri hartuta, identitatearen, memoriaren eta fikzioaren arteko mugetan dabilen eleberria eman du argitara Gorka Bereziartuak. Eta eleberriaren inguruan gehiago jakiteko ZEBRABIDEAN izan da.

«Beste kontuez ere hitz egiten da. Gatazkarena atze-oihal bat da, testuinguru bat ematen diena»

Loading player...
Gorka Bereziartua, Donostiako Estudioetan.
Gorka Bereziartua, Donostiako Estudioetan. (NAIZ Irratia)

Gorka Bereziartuak labetik atera berri du bere lehen eleberria: 'Garondoan'. Eleberri hau ordea, ez da egun batetik bestera osatutako nobela bat izan. 2016an hasi zen Bereziartua gerora 'Garondoan' bilakatu den eleberriaren ideiari bueltak ematen.

«Urte hauetan ez naiz noski denbora guztian honetan aritu, baina berridazten, osatzen, ideiak gehitzen, moldatzen... horretan aritu naiz denbora pila batean. Orain Alberdania argitaletxean nabil edizio lanetan, eta momentu batean proposatu nien hau bukatu eta entregatuko niela, berez 2025ean, baina gauzak ez dira gertatzen espero izaten dugun bezala, eta azkenean orain argitaratu da. Beraz, 10 urteko prozesu bat izan da, ez 10 urtez idatzitako liburu bat, baina bai».

Euskal Gatazkaren inguruko liburu bat da? 

«Ez naiz oso tematikoa, fikziozko liburuei dagokionean. Gaia hori da, eta hor dago. Pertsonaien bizitzetan Euskal Gatazkak eta 2000ko eta 2010ko hamarkadetako testuinguru historiko eta politikoak pisua dute noski. Baina aurrekoan lagun bati esaten nion: 'Gaia horren garrantzitsua da fikziozko liburu batean?'. Gaia hor dago, gaiaren gainean osatua dago fikzio hau, baina ez dakit gaia den ardatza. Nik uste dut Euskal Gatazkaren oroitzapen horien gainean memoriak nola funtzionatzen duen... 2000ko hamarkadan gazteak ziren belaunaldi horretakoen harremanez... beste kontu batzuez ere hitz egiten da. Gatazkarena gehiago da atze oihal bat dagoena, testuinguru bat ematen diena»

Jaurlaritza Logoa