Zuzenean

Elkarrizketa
Fito Rodriguez
Idazlea

«Idazketak bidaietan bizitakoa berreskuratzeko balio dit»

«Idazketak bidaietan bizitakoa berreskuratzeko balio dit»

Loading player...
Fito Rodriguez Donostiako Udal Liburutegian, artxiboko irudi batean
Fito Rodriguez Donostiako Udal Liburutegian, artxiboko irudi batean (Iñigo Uriz | FOKU)

Bidaiatzearen auziak arantza asko ditu eta, akaso, turismoaren, leku-aldatzearen eta bidaiatzearen arteko aldeen inguruan hausnartzeko unea dugu. Bidaiatzea eta idaztea eskutik helduta doaz Fito Rodriguez NAIZ eta GARAko kolaboratzaile eta idazlearen kasuan. Ez du kasu guztietan egin, baina asko dira lerro artera eraman dituen bidaiak:  Finlandian, Islamabaden, Palestinan, Norvegian, Vietnamen… egon ostean idatzi du liburu bana. Azkeneko bidai literarioa Zelanda Berrira egindakoa da. Horren emaitza da KulturHarian mintzagai izan dugun 'Turismo hutsala. Hiri eta landa paisaiaz antipodetatik'. Liburua, idazleak ohartarazi moduan, saiakera literarioa da, eta ez gida turistiko bat.

Jaurlaritza Logoa