Zuzenean

Buruz Buruko Txapelketak bere azken txanpari ekingo dio asteburu honetan, eta finalerako bi txartelak jokoan egongo dira bi neurketa handitan. Larunbatean Atanon, Unai Laso eta Iñaki Artola arituko dira aurrez aurre lehen finalista nor izango den erabakitzeko lehian. Igandean, berriz, Logroñok hartuko du bigarren finalerdia, Dario Gomez eta Iker Larrazabal nor baino nor bigarren txartelaren bila.
B Seriean, gaur bertan erabakita geratuko da finala. Irunen jokatuko den jaialdian, alde batetik, Alberdi eta Murua izango dira aurrez aurre. Bestetik, etxean ariko den Amiano eta Rekalde ariko dira nor baino nor gehiago.
Katedran ere azken txanpan sartuta, arriskatzeko unea da sailkapenean gora egin nahi duenarentzat, beraz... egon adi lo ta jangok dek mehe!


