Zuzenean

Aritz Santamaria
NAIZ Irratia
Elkarrizketa
Usoa Ostolaza
Laboral Kutxa taldeko txirrindularia

«Laugarren postua lortzea ikaragarria izan zen, baina Itzulian zentraturik nago dagoeneko»

Usoa Ostolazak emaitza historikoa erdietsi zuen Espainiako Vueltan: 4. postua. Azken 20 urteetan euskal txirrindulari batek lortu duen emaitza onena da, Joane Somarribak Italiako Giroan 2. postua lortu zuenetik. Itzuliko atarian Zarauztarra NAIZ irratian egon da eta ibilbidea aztertu du. 

«Laugarren postua lortzea ikaragarria izan zen, baina Itzulian zentraturik nago dagoeneko»

Loading player...
Usoa Ostolazak aurkariak gurpilatik atrea zituen Angliru mendatean
Usoa Ostolazak aurkariak gurpilatik atrea zituen Angliru mendatean (Sprint Cycling)

Angliru mendateak epaile lanak egin zituen, eta Usoa Ostolazak, Laboral Kutxa-Euskadi taldeko txirrindulariak, sailkapen nagusian hiru postu egin zuen aurrera. Horiek horrela, 4. amaitu zuen, eta helmugan gertukoekin ospatzeko aukera izan zuen: «Oso pozik nago, egindako lan guztiak merezi izan du». 

Itzuliko ibilbidea aztertu du, «aurtengoa oso gogorra» dela esanez. Zarauztarrak ongi baino hobeto ezagutzen ditu Itzuliko errepideak, eta Igeldon erabakiko dela argi du. Halaber, talde lana goraipatu du, eta Laboral Kutxa-Euskadi taldeko hurrengo helburuak izendatu eta bide-orria margotu du: «Urtez-urte goraka goaz, eta nahiak zein helburuak altuagoak dira». Azkenik, Italiako Giroan ez dela egongo aurreratu du, bai, ordea, Frantziako Tourrean. 

Jaurlaritza Logoa