Zuzenean

Paris, hamarkadetan zehar, Afrikako musika modernoaren laborategirik handiena eta hiriburu kulturala izan da. Kamerunetik, Malitik edota Senegaldik ailegatutako artistek Frantziako hiriburuan harrapatu zuten euren soinua mundura zabaltzeko bozgorailua, estudio sofistikatuak eta Europako poparekin topo egiteko aukera.
Gaur, Paris ez da hiria, Afrikako 'estatu' bat gehiago bihurtuko dugu. Parisko 'chic' afrikarra eta hiri-mestizajearen indarra sentituko dugu. Afrique-sur-Seine, gaur Gramofonoan.


