Zuzenean

Maria Laespada Lazpita

Martxoaren 3ko sarraskiaren inguruko argi bila

Mende erdi bete da Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia izan zenetik. Urteurren borobila gertakari larri haren inguruko egia argitzeko lanerako ari da baliatzen Martxoak 3 elkartea. 

Martxoaren 3ko sarraskiaren inguruko argi bila

Loading player...
‘La Gaceta del Norte’ egunkariaren garaiko azala, Fraga Iribarne garaiko Gobernazio ministroaren hitzak nabarmenduz
‘La Gaceta del Norte’ egunkariaren garaiko azala, Fraga Iribarne garaiko Gobernazio ministroaren hitzak nabarmenduz (LGC)

Aurten martxoaren 3ak oroimenaren agendan garrantzi handiko tartea hartu du, urtero data seinalatua da, baina 2026an urteurren borobila izan da, 50 urte igaro baitira sarraskitik. Ehundaka norbanako elkartu ziren urteurrenaren bueltako ekitaldi ugaritaetan, baina, nahikoa da?

Aurten lehenengoz, duela urte batzuk talde memorialistek gabaz jarritako monolitoaren aurrean Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakaria egon da aitortza ekitaldietan. Urte luzeetan herriak eta talde memorialistek eraikitakoari errekonozimendu instituzionala emanez.

Data zehatzetik haratago, Martxoaren 3ko talde memorialista lanean dabil. Urtero modura, urte osoan zehar martxan daude. Hilabete hauetan, mende erdiaren urteurrena baliatuz egitarau oso bat prestatu dute hamarnaka ekitaldi eta ekintzekin. Horretaz gain, aldarrikapenekin ere aurrera doaz. Egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeen printzipioak betetzeko erreibindikazioak presente jarraitzen du, 50 urte pasatu badira ere, bete barik jarraitzen baitute. Lander Garcia Martxoak 3 elkarteko kidea izan da aste honetako Oroimenaren Geltokian.

Jaurlaritza Logoa