Zuzenean
Elkarrizketa
'Nor naizen baneki': Gu ere, iragan baten ondorio
'Nor naizen baneki': Gu ere, iragan baten ondorio
Loading player...

'Nor naizen baneki' Euskal Herriaren historiaren indusketa dramatiko, poetiko eta lirikoa da. Euskaldunon identitatearen arkeologia marraztu nahian, 2.000 urteko denbora lerroan saltoka ageri diren zauri kolektibo eta indibidualak oholtza gainera eraman dituzte Axut! eta Artedramak. Harkaitz Cano eta Ximun Fuchsen hitzak abiapuntu, zazpi aktoreko elenkoa eta lantalde zabal dabil Euskal Herriko Antzokiak bisitatzen.
50 emanaldi eskaini dituzte honezkero. Iruñean 45.a zen, non eta Gaiarre antzokian. Ondoan dago Gaztelu plaza. Bertan egin zuen hitzordua NAIZ irratiak Maialen Diaz (Beltzuntze, 1988), Idoita Tapia (Iruñea, 1998) eta Oier Zuñiga (Iruñea, 1986) aktoreekin.



