Zuzenean

NAIZ irratia

Asteburu erabakigarria Buruz Buruko txapelketan

Buruz Buruko txapelketako finalerdiak asteburu honetan osatuko dira, B multzoko partidak jokatu ostean. Dario eta Laso seguru dira, aldiz, B multzoan oso irekia dago dena, lau pilotariek baitituzte aukerak.

Asteburu erabakigarria Buruz Buruko txapelketan

Loading player...
Laso eta Dario, biak finalerdietan, euren arteko partida amaitu berritan.
Laso eta Dario, biak finalerdietan, euren arteko partida amaitu berritan. (Jon URBE | FOKU)

Buruz Buruko txapelketa bere azken txanpan sartuta da, eta dagoeneko finalerdietan izango diren lau protagonistak ezagutuko ditugu iganderako. Dariok eta Lasok dagoeneko badute txartela, orain B multzoa argitzea baino ez da falta, guztiak ere aukerekin direla. Zabalak ditu aukera gehien, baina jokatutako bi partidak irabazita ere, 17 tanto behar lituzke gutxienez finalerdietarako txartela ziurtatzeko. Gainerako aukerak, berriz, kalkulu eta emaitzen menpe geratuko dira.

Jaurlaritza Logoa