Zuzenean

Sara Azurza (Donostia, 1997). Txiki-txikia zenetik du musikarekin lotura estua. 17 urterekin igo zen agertokira. EP bat eta bi disko argitaratu ditu. ‘Berria’ egunkarian zutabea du telesailen inguruan hausnartzeko eta iritzia emateko. Hitz egiteko modu alai eta abegikorra du. Maiz bukatzen ditu esaldiak irribarrearekin. Atsegin du berari kartak botatzea tarotean, erregistro akasikoak kontsultatzea, numerologia egitea, astrologian pentsatzea, espiritualtasuna, baina ez erlijioarena. Erraz entzuteko solasaldia eskaini du.
Sara Azurza kantariak Otea Lili saioan utzi dituen esaldietako batzuk ekarri ditugu laburpen gisa. Egokiena, elkarrizketa osoa entzutea.
«Emakumeen presentzia handitu behar da oholtzan, diskriminazio positiboa egin behar da».
«Diskriminatuta sentitu naiz musikan, batez ere gazteagoa nintzenean eta hasi nintzenean egoera deserosoak bizi izan nituen, momentuan ez nituen ikusi baina gerora konturatu naiz diskriminazio horretaz. Dena den, diskriminazioa sistemikoa da».
«Kostatzen zait diskriminazio egoera horietan berehala erreakzionatzea, baina gero eta ahaldunduagoa sentitzen naiz erantzunak emateko orduan».
«Gustatu ez zaidan film edo teleserie baten kritika egitea asko kostatzen zaidan gauza da».
«Gorrotoa edukitzea ez da batere ona, haserre egoteak eta gorrotatzeak gaixotasun asko ekar ditzakete. Baina normala da haserreak edukitzea egoerak ez direlako justuak».
«Donostian luxuzko etxebizitza asko eraiki dituzte, baina argi dago dirudunek eros ditzaketela etxe horiek, eta gazteok kanpora joatea baino ez dugu».
«Turismoa egiten dudanean lokal edo bertakoa sentitzea gustatzen zait, besteen lekuak errespetatu behar dira».
«Pertsonek behar dugu gure arteko maitasuna erakutsi eta geure artean zaintzea»
«Zerua gu geu gara, geure burua”.
«Ez dut sinetsi erlijioetan, ez naute erakarri».
«Ozempic estetika ez dut batere konpartitzen. 2026ko Super Bowlen Ozempicen iragarki bat zegoen zelaiaren inguruan»



