Zuzenean
Joxe Angel Munduate Imazek (Olaberria, 1974) txikitatik entzun izan ditu etxean gerra eta frankismoaren inguruko kontakizunak. Memoria horren erdigunean izen bat egon da beti: Martzelo Lasa Zeberio, haren amonaren anaia, 17 urte besterik ez zituela hil zutena. Gertatutakoaren berri, batez ere, Martzeloren anaia Xanti Lasa Zeberioren ahotik jaso zuen, haiekin baserrian bizi baitzen. NAIZ Irratian kontatu du nolakoa izan den oroimen ariketa.



