Zuzenean

Rockak, estetikoki zein musikalki, dekadentziara kondenatutako patua du gaur egun. Boomer-ek nostalgiaz oroitzen dute, millenial-ek plazer ezkutu bezala bizi dute oraindik, eta Z belaunaldiari cringe itzela ematen dio jada. Horrek guztiak ez du esan nahi, ordea, rocketik igarotako irudiak miretsi ezin ditugunik; eta, zehazki, emakumezkoek esparru honetan izan duten presentzia aldarrikatu nahi dugu atal honetan.
Naiz irratiko uhinetatik Joan Jett, Suzi Quatro, Kim Gordon edota Kathleen Hanna bezalako nazioarteko instituzioak igaroko dira; baita miresten ditugun beste zenbait ere, Paramoreko Hayley Williams edota Doverreko Cris eta Amparo ahizpak. Euskal herrian ere egingo dugu geldialdia, noski, bertan dugun uzta oparoari ere tartea eskaintzea ezinbestekoa delako: Sorkun, Zaloa, Ane, Aiora, zuen oinetara!
Eta bai, eztabaidagarriagoak diren beste pare bat ere sartuko ditugu, noski: benetazko rockstar bat izan edo ez, 2000ko hamarkadan nerabeak ginenoi asko lagundu zigulako Avril Lavigne bezalako irudi batek rockaren munduan sartzen. Eta zer esan Courtney Loveri buruz… bere polemika asko gaitzesten ditugun arren, ez dago dudarik rockstar bezala itzela dela!



