Zuzenean

Iazko abenduan, Eusko Jaurlaritzak dekretu aitzindari bat onartu zuen guraso bakarreko familia eta guraso bakarreko egoeran daudenak familiak akreditatzeko, administrazio publiko guztietan laguntzak eta onurak jasotzeko aukera izan dezaten.
«Dekretu honen helburua da guraso bakarreko familiei eta guraso bakarreko egoeran dauden familiei nortasun propioa eta araubide juridikoa ematea da» esan digu Maite Tolosa EMA Abokatuak bulegoko abokatuak. Dekretu hau indarrean sartuz geroztik, hau da, 2026ko urtarrilaren 1etik, egoera honetan aurkitzen diren familiek, eskabidea aurkeztu dezakete eta onartuz gero ziurtagiri digital baten bitartez egingo zaie aitorpena. 232/2025 Dekretuak errealitate argi bati erantzuten dio, «Euskadin guraso bakarreko edo egoera honetan dauden familien %80a emakumeek osatzen dute, kontziliaziorako zailtasun handienak dituen kolektiboetako bat» dio Tolosak.
«Dekretu honek ez ditu zuzenean ezartzen zein laguntza mota jasoko dituzten, baizik eta dekretu honi esker eta bertan jarraitzen den prozedura eta baldintzak betez gero, familiek ziurtagiri bat lortuko dute eta honen bitartez frogatu ahalko dute beraien egoera eta horrela laguntzez baliatu». Hala ere, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak bi neurri aurreratu zituen: kontziliaziorako laguntzak eta Familia ugariekin parekatutako hazkuntzarako laguntzak.
Araudi berri honen garrantzia laguntzez haratago doa ordea. «Ba laguntzak eskuratzeaz gain, araudiak administrazioen arteko irizpideak bateratzen ditu, segurtasun juridikoa ematen du eta familientzako izapideak sinplifikatzen ditu, gaur arte, laguntza-deialdi bakoitzaren arabera, interpretazio desberdinen mende baitzeuden. Nolabait aitortza bat eman die beraien egoerari».
Maite Tolosak prozedura azaldu eta zalantzak argitu ditu Bigarren Kafean.


