Zuzenean

NAIZ irratia

Asko jokoan eta Labrit bueltan

Buruz Buruko ligaxkak bigarren jardunaldia izango du. Batzuk finalerdietarako txartela bideratzen saiatuko dira; beste batzuek, berriz, ia hil ala biziko partidak izango dituzte. Urteko txapelketarik handienak ez du akatserako tarte handirik uzten, ezta Katedrako kinielek ere. Eta Labrit bueltan da.

Asko jokoan eta Labrit bueltan

Loading player...
Dario Jakaren aurkako garaipena ospatzen.
Dario Jakaren aurkako garaipena ospatzen. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Jardunaldi erabakigarriak dira ia danak Buruz Buruko txapelketan jokatzen direnak, eta asteburu honetakoa ere halaxe izango da. Batzuek finalerdietarako txartela bideratzea izango dute helburu, ostiraleko Darioren eta Altunaren partida kasu. Beste batzuek, txapelketan bizirik jarraitzeko borrokatuko dute, igandean Ogetan jokatuko den Laso eta Jakaren arteko kasu. Ligaxkan lehenengoz ariko direnak ere bai: Peña eta Zabalaren artekoa Labriten. B Serieko partidak ere, noski, tartean.

Labriten itzulera ere ekarriko digu jardunaldi honek. Larunbateko jaialdia jokatuko da bertan. Hilabete luzez ateak itxita izan ostean, pilotaleku kuttunenetako bat bueltan izango da beraz. Katedran ere akatserako tarte askorik ez da, laburra baita Buruz Buruko txapelketa.

Jaurlaritza Logoa