Zuzenean

Lea ez da dantzatzeko gai. Zerbait du. Zerbait geratzen zaio. Zerbiat egin zioten. 'Bi baso bat ur' du izena Metrokoadrokaren lan berriak. Tratu txarren osteko alaitasunaz, edo alaitasun ezaz, mintzo da antzerkia. Edurne Azkarate eta Oier Guillanek zuzendu dute eta KulturHaria-n izan dira konpainiaren azken lanaren ingurukoak partektazen, Errenteriako emanaldiaren ostean. Otsailan estreinatu zuten lana eta Euskal Herriko antzokiak bisitatzen dabil lantaldea. Ostiral honetan Ziortza-Bolibarren dute hitzordua, larunbatean Hiriburun.



