Zuzenean

 Ritxi  Aizpuru
Musika argitaratzailea eta ‘Otea lili’ saioko gidaria

Beñat Goitia (Benizze)

Beñat Goitia (Benizze)

Loading player...
Beñat Goitia NAIZ irratiko estudio nagusian
Beñat Goitia NAIZ irratiko estudio nagusian (NAIZ irratia)

Beñat Goitia, Benizze, Gasteiz (1991). Euskal Filologia egin du eta administrazioan egiten du lan hizkuntza normalizatzaile.
Terapeutikoa gertatu zitzaion Jakin aldizkarian idatzitako “Euskal musikagintza SL” txostena. Expolio, Montauk (bi disko) eta Benizze (bi disko) taldeetan jo du. Kolektiboaren indarrean sinesten du eta Gasteizen euskaraz egitea oso garrantzitsua dela dio eta militante kutsua duela. Hizlari lasai eta emankorra, harentzat musika eta hitzak lanabes politiko eta gogoetarako baliagarri dira.
 
Beñat Goitiak edo Benizzek Otea Lili gogoetaren aterpeko saioan  utzitako txatal batzuk dituzu ondoren. Disfrutagarria da Benizze entzutea.

«Musika herriaren ispilua da eta gizartearen egoera politiko eta gainerakoen isla da».

«Benetako gauzak esan nahi badira arriskuak hartu beharra dago, arriskurik gabe oso erraza da edozer egitea».

«Euskal Herritik kanpora gutasuna ulertzea zaila da, sentitzen dugunok eta bagarenok badakigu zer den gu».

«Kolektiboaren indarra ezinbestekoa da edo izan da, baina zoritxarrez azken hamarkadan galeran dagoen zerbait da. Munduak hartu duen noranzkoa kolektiboaren aurka doa. Nabarmen apaldu gara, agian erosotasun teknologikoagatik eta abar».

«Minoritarioa zarenean autogestioa da geratzen zaizun bide bakarra».

«Handia egitea ez da bidea egitean lortzen, sistemak baditu mekanismoak egun batetik bestera pertsona bat handi egiteko eta musikan oso agerikoa da».

«Gaurko musikan autogestioa ez da hautu bat, industriak talde gutxi bereganatzen ditu eta hortik kanpora geratzen den guztia, ezinbestean eta halabeharrez, autogestioa da bide bakarra».

«Autogestioaren bidez argitaratzen duten taldeen %90k gustura hartuko luke babes pixka bat».

«Lehen bazegoen gaztetxetan underground zirkuitu bideragarri bat, gaur egun talde berdinek jotzen dute gaztetxetan».

«Finean denok gara antikapitalistak, baina guztioi gustatzen zaigu ongi bizitzea, denok nahi dugu ospea, dirua, gero diskurtsoak apaindu egiten ditugu. Osperik gabe ez zara existitzen. Ospea ez dago kalitatearekin lotuta, ospea kontrolatuta dago edo kontrola daiteke eta gidaritza daramatenek erabakitzen dute zein hauspotu ta zein ez».

«Euskal Herrian oso hurbilekoak gara denok, ospetsuak eta ez horren ospetsuak ez direnak kalean elkartzen dira oso txikiak garelako. Handi horiei esan behar zaie ur pixka bat konpartitzea, tantak badira ere, baina, gaur egun, tanta horiek sikatzen hasi dira».

«Alkoholak min asko egin du, nik ez dut esperientzia handirik eta alkoholaren desinhibitze bide hori ez dut maite. Droga legal  horren morroi gara».

«Pandemiaren hasieran ematen zuen kapitalismoa zalantzan jarri genuela, esparru sozialean entzun izan nituen sistema zalantzan jartzen zuten diskurtsoak, baina hiru hilabetera lehen pasierarekin batera lehen baino kapitalistago esnatu ginen eta eskuin muturrak gora egin zuen. Osasun kontuetan zientziaren hautua hartu nuen».

«Nire militantzia musikaren bidetik kokatu dut, Gasteizen euskaraz egitea, de facto, militantea izatea dela uste dut».

Jaurlaritza Logoa