Zuzenean
«Bada leku bat non dena, den atsegin eta libre; leku bat non edonor, izan daiteke nor den. Ez da oso urrun gelditzen, ez dago oso aparte. Leku hori non dagoen, ba al dakizu non den?» Ate itxi eta irekiak, lurra eta zerua eta bidaiak: barnera, naturara eta denboran zehar. Horixe da Amaterra taldeak 'Polaris' diskoan eskaini nahi izan diguna.
Talde gipuzkoarraren bigarren lana da. «Ez gara duela lau edo bost urteko gu, ibilbide honetan zerbait aldatu da gugan, bizipen aldetik eta baita musikalki ere» kontatu digu Xabi Valverdek.
Ahotsa erdigunean jartzen duen diskoa egin dute, hori baita taldearen nortasuna, baina «soinu berriak sartu ditugu, eta horrek jolastea ahalbidetuko digu», Laida Domingez abeslariaren esanetan. Fredi Pelaez izan dute ekoizpen lanetan bidelagun; «beste dimentsio bat eman dio Freddik» kontatu digute.
Gure Zirkuan eskaini zuten 'Polaris' diskoaren lehen kontzertua. «Ateak jo eta jo, ez ez zigun inork erantzuten, eta azkenean guk geuk antolatu genuen aurkezpen kontzertua». Hurrengoa maiatzaren 30ean eskainiko dute, Tolosako Topic museoan.
Gitarra, pianoa eta bi ahotsekin eskaini digute elkarrizketa akustikoa Bigarren Kafean.
«Jende askori esker ateratzen dira aurrera proiektuak»
«Ez gara duela lau edo bost urteko gu, ibilbide honetan zerbait aldatu da gugan, bizipen aldetik eta baita musikalki ere»
«Gauzak geroz eta sinpleago egin, orduan eta aukera gehiago dago dena ondo entzuteko»
«»
«»
«»
«»
«»
«»
«»
«»


