Zuzenean

Lide Hernando
Musikaria eta ‘Ad libitum’ saioko gidaria

Independenteak baina epelak: Indie musika aztergai

Musika estiloek, sarritan, euren baliokide diren modak ekarri ohi dituzte eskutik: esaterako, heavy metalarekin doan estilo gotikoa; edota hardcorearen jarraitzaile diren skaterrak. Gaurkoan, duela gutxi arte bogan egondako binomio bitxi bat gogoratuko dugu: indiea eta hipsterrak.

Independenteak baina epelak: Indie musika aztergai

Loading player...
The Smiths taldearen kantu batekin ekin diogu Indie-aren inguruko saioari
The Smiths taldearen kantu batekin ekin diogu Indie-aren inguruko saioari (Paul Cox; Distributed by Sire Records | Wikimedia)

Bai, denbora da jada ez dugula hipster hitza gure elkarrizketetan erabiltzen, baina hipsterrak, egon, gure artean daude oraindik orain: auzo gentrifikatuak dituzte gustuko, horietako asko nomada digital kontsideratzen dira, eta aldi berean bigarren eskuko liburu-denda eta kafetegi diren espazioetan igarotzen dute denbora. Eta, noski, indie musika entzuten dute gehien bat.

Gaur indie musika izango dugu hizpide, hain zuzen ere. 80ko hamarkadaren amaieran sortu zen estilo hau, atzean punkaren antzerako filosofia bat zuelarik: norberak bere musika ekoitzi eta argitaratzearena, alegia; edota, izatekotan, disketxe independenteen bitartez. Ildo horri jarraiki eman zitzaion izena, independent hitzaren laburduratik. Hala ere, indiearen moldeak oso ezberdinak dira punkarengandik: abestiak gehiago gerturatzen dira poparen doinu leunetara, eta letrek, punkean ez bezala, ez dute aldarrikapena hizpide, egunerokotasuna baizik. Arrazoi horregatik, sarritan, indiean aritzen diren artistak gaitzetsiak izan dira politikan ez sartzeagatik, eta eskuindar fama hartu dute askok.

Nolanahi ere, nazioartean inpaktu handia izandako estiloa da indiea, eta Naiz irratian ere tartetxo bat eskaini behar genion fenomeno honi.

Jaurlaritza Logoa