Zuzenean

Xabi Bizkai (Donibane Lohizune, 1981). Ofizioz euskarazko irakasle Bidarteko eskola publikoan. Txistua jotzen ikasi zuen. Ikara metal taldean kantari, BKBO, Sorotan Babies, Noiz, BobXatar, Ixabe. Baionako Kontserbatorioko Herri Musika ataleko ikaslea da, herri kantuan sailean. Bi alaba ditu (Texa eta Hegoa). Bizkairen bi nortasunak batzen ditu jorratu dituen bi muturreko musika estiloek; hardcorearen sua eta mugimendua. Folkaren lasaitasunaren bibrazioa, kontenplaziorako tresna. Sentiberatasunetik hitz egiten du, sanotasunetik, eta zintzotasunetik xumetasuna eransten dio solasaldiari. Naretasunetik eraikitako hausnarketa eskaini du Xabi Bizkaik.
Xabi Bizkai Urruñan bizi bada ere, Donibane Lohizunekoa da. Solasaldi lasai eta emankorra utzi du. Gaur egun, folkzale gutxi egongo dira hardcorea maite dutenen artean (Ikara taldetik Ixabe taldera). Horietako bat da Xabi Bizkai. Hemen laburpen bat bere hainbat esanekin:
«Kopuruak, azken finean, badu garrantzia. Zerk egiten gaitu euskaldun? Gure hizkuntzak, baina gure euskalkiak edo hitz egiteko manerak badu diferentzia. Euskal Herria anitz ditugu, bai hegoaldean zein iparraldean».
«Hardcorea zein folka beti gustukoak izan ditudan musika estiloak dira eta niretzat ez dago salto handirik».
«Jakin behar da distortsioa preziatzen eta hori bizi guztirako geratuko den zerbait da».
«Kanpokoa zurea egitean dago kontenplazioa. Kanpoko munduaren eta barrukoan mugetan ibiltzea da».
«Kontzienteak ala inkontzienteak, bai, baditugu jarrera matxistak, eta egunerokoan saiatzen naiz horiek deseraikitzen».
«Ez naiz segur presondegiek zerbait konpontzen duten errateko, baina maiz bortxaketa arazoetan justiziak ez du ematen kondenarik, eta hori ez da normala. Biktima ez da sinesten, ez justiziak ezta gizartearen oso batek ere».
«Sufrimendua pertsonifikatzen dugunean konturatzen gara bortizkeria hori guztia jasan ezina dela».
«Denok ez dugu barkatzeko gaitasuna, baina gauza batzuk barka ezinak dira».
«Justiziak ez ditu biktimaren barneko traumak konpontzen, nahiz eta urteetako zigorrak eman bortxatzaileari edo gaizkileari».
«Sistema judizialak ez du bermatzen beti justizia».
«Ez naiz hierarkiaren aldekoa. Politika eta antolaketa kontuetan egitura txikietara itzuli beharko genuke».
«Demokrazia eskuak garbitzeko xaboia da, eta ez dugu egiazko demokraziarik».



