Zuzenean

Bigarren Kafea

«Bide luzea izan da, emankorra, helburua lortu dugu»

Alex Aisak azaldu du Donostiako Antzerki Sariek 26 urtean euskarazko antzerki profesionala egonkortzea eta publiko fidela sortzea lortu dutela Donostin.

«Bide luzea izan da, emankorra, helburua lortu dugu»

Loading player...
Donostia Antzerki Sariaren irudia
Donostia Antzerki Sariaren irudia (donostiakultura.eus)

1962tik, Antzerkiaren Nazioarteko Institutuaren ekimenez, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Ordutik, martxoaren 27an, antzinako arte horren garrantzia gogorarazten diogu gizarteari: antzerkia haitzuloetan istorioak kontatzen zirenetik existitzen da, eta askotan krisian dagoela esan arren, bizirik eta tinko dirau, eta ziur halaxe jarraituko duela. 

Donostiako Euskara Zerbitzuko arduradunetako bat den Alex Aisak azaldu digu Donostia Antzerki Sariak  duela 26 urte sortu zirela, euskarazko antzerki profesionalari helduentzako plaza egonkorra eskaintzeko helburuarekin. «Donostia beti izan da euskarazko antzerkigintzaren aitzindari, XlX.mendetik hasita» 

Aisak nabarmendu du hasieran euskarazko antzezlan gutxi programatzen zirela, gehienbat egun berezietan, eta horri erantzuteko sortu zela saria, konpainia profesionalei erakargarri egingo zien tresna gisa. Denborarekin, «Programak egonkortu egin diren bezala, konpañiak egonkortu egin dira, profesionalizatu, eta guzti horrek ekarri du, urte osoan zehar antzerki programazioa egonkortzea, eta ohitura bihurtzea»

2025ean 27 antzezlan eta 57 emanaldi eskaini dira, 14.423 ikuslerekin; hau da, batez beste 253 ikusle emanaldi bakoitzeko. Alexen arabera, gaur egun Donostian euskarazko antzerki profesionalak lekua du, eta publikoak ere modu positiboan erantzuten du. 

Bestalde, euskaraz sortzen duten konpainiek oraindik zailtasunak dituztela azpimarratu du, batez ere boloak lortzeko garaian, baina Donostia erakusleiho garrantzistua dela defendatu du: urtean zehar eskaintzen diren obrek erreferentzialtasuna ematen dio. 

Jaurlaritza Logoa