Zuzenean

Justiziak ELA sindikatuari arrazoia eman dio eta hamar epaitan baino gehiagotan berretsi du Mercadonak plusak kentzen dituela baja, kontziliazio edo jarduera sindikal kasuetan zigor modu gisa. Eskubideak ez defendatzearren eta edozein gauza pasa arren lanera joatea saritzen dute, salatu du Bego Narbonak, ELA sindikatuko ordezkariak.


