Zuzenean
Gozoa, gazia, mingotsa eta garratza. Lau zapore horiek ikasi genituen eskolan, baina bada bosgarren bat, aspaldian nazioartean onartuta dagoena: umamia. Baina zer da umamia? Bada, haragi zopa batek arima berotzea eta etxeko tomate saltsa xume bat zerbait ahaztezin bihurtzea lortzen duen zaporea. «Japoniarrek, beti jakintsu, umami deitu zioten, 'zapore goxoa' edo 'zaporetsua' esan nahi duena» esan digu Lander Cornago sukaldariak.
«Non ezkutatzen da zapore hau? Oso ohikoak diren elikagaietan, batez ere ondu, hartzitu edo poliki-poliki egosi direnetan» esan digu. Gazta onduak, tomate lehortu edo kontzentratuak, soja saltsa, haragi eta arrain onduak: urdaiazpikoa edo antxoak. «Antxoak umami bonba hutsa dira!» dio Cornagok barrez.
Zaporea azaltzeaz gain, errezeta bat erakutsi digu sukaldariak Bigarren Kafean.


