Zuzenean

 Ritxi  Aizpuru
Musika argitaratzailea eta ‘Otea lili’ saioko gidaria

Aitor Uriarte Bergara (Latzen, Sen)

Aitor Uriarte Bergara (Latzen, Sen)

Loading player...
Aitor Uriarte NAIZ Irratiko estudio nagusian
Aitor Uriarte NAIZ Irratiko estudio nagusian (NAIZ Irratia)

Aitor Uriarte Bergara (Oñati, 1976). Enpresen Administrazio eta zuzendaritzan lizentzia du eta analista programatzailea da. Musikan ibilbidea: Latzen (maketa bat gero CD bihurtutakoa eta 4 disko -laugarrena 2025eko abenduan argitaratutakoa-), Sen (3 disko), Une (3 disko). Bi seme-alaba ditu (13 eta 11 urtekoak).

Euskal Herriko eztarri-korapilo andana askatu ditu ‘Laztana’ kantuarekin. Ahots erakargarrietan erakargarrienetako gurean. Psikoanalisia, antipunitibismoa, anarkia, poliziarik gabeko gizartea... ditu ideien artean. Denbora du pentsamenduan, ez etengabe baina Sen eta Une taldeen hitzetan garbi utzi digu, eta Latzen taldearen laugarren diskoaren izenburuak argi utzi digu berriro (‘Denboraren orbanak’). Kointzidentzia batekin egin dut topo. Xabier Montoiaren ‘Bakea’ liburua irakurtzen ari nintzela hor agertu da Latzenen kantu baten izena: ‘Memento mori’ (Gogoratu hil egingo zarela).

Aitor Uriarte Bergara Latzen taldeko abeslariak solasaldi interesgarria utzi du Otea Lili saioan. Lehen aldia da mikro baten aurrean esan dituenak entzutea. Hemen lagin gutxi batzuk:

«Beltza dut kolore fetitxe eta dotoreena nire ustez, baina beste kolore batzuk ere ikasi dut preziatzen». «Musikatik dibortziatuta egon naiz Latzen berriro batu garen arte. Gogaituta eduki nau musikak bolada batez».

«Matxismoak gizarte patriarkal honetan du boterea, eta indarra gaur egun feminismoak dauka. Patriarkatuak biolentziaren kultura ezarri du beti eta botere hori ez du utzi nahi, gaixotasun hori du». «Euskal Herrian, de facto, ez da izan matriarkaturik, fikziozkoa izan da». «Bortxatzaileak feminismoa behar du».

«Ez naiz gizarte punitibistaren zale, heziketa eta kontzientzia behar dugu oinarrietan eta guk Kontzientzia ala infernua lana argitaratu genuen»

«Nire amets utopikoa da poliziarik gabeko gizartea izatea, baina errealitatean urruti gaude». «Anarkista puntua izatea beharrezkoa da askotan».

«Energia hizkuntza mota bat da eta asko baloratzen dut».

«Zorionez, edo zoritxarrez, oso gardena naizela uste dut. Sentimenduei buruz hitz egiteko entzule on bat izan behar da».

Jaurlaritza Logoa