Zuzenean

Bigarren Kafea

Arratsalde bat suhiltzaileekin

Trafiko-istripuak eta trauma erreskatatzeko topaketa (APRAT) egin berri dute Donostiako Suhiltzaile Parkean. 

Arratsalde bat suhiltzaileekin

Loading player...

Asteburu honetan, umez bete dira suhiltzaile parkeak. Kontua da, martxoaren 8a Suhiltzaileen Zaindariaren eguna dela eta hori ospatzeko, ate irekiak egiten dituztela parkeetan, haurrentzako eta helduentzako dibulgazio- eta prebentzio-tailerrak antolatu dituzte eta era berean, lanbidea zertxobait gehiago ezagutzeko hainbat maniobra egiten dituzte.

Euskal Herriko parkeak jendez bete ziren, baina guk zortea eduki genuen egun batzuk lehenago Donostiako parkea bisitatzeko, beste aitzakia batekin. APRAT elkarteak jardunaldiak egin zituen eta guk hori zer demontre zer jakin nahi genuen. Beraz, hasteko, zer da APRAT? Bada, Trafiko Istripuetako Erreskateko Profesionalen Elkartea, suhiltzaile eta osasun-langile profesionalez osatua, eta trafiko-istripuetako biktimak erreskatatzeko eta laguntzeko teknikak etengabe hobetzea duena helburu.

Elkarte honek txapelketak antolatzen ditu suhiltzaile parkeetan, eta horietan 'istripuak' antolatzen dituzte, ikaskuntza-espazio gisa. Txapelketa horietan, erreskaterako baliabideen optimizazioa, esku-hartzaileen trebetasuna eta larrialdiei aurre egiteko funtsezko ezagutza lantzen dituzte. Nola egiten duten hori? Bada, txapelketa modura. Taldeak antolatzen dituzte, talde bakoitzari egoera bat egokitzen zaio, eta 25 minutu dituzte biktimak erreskatatzeko. Lana ondo egitearen satisfazioaz gain, talde irabazlea estatu mailako txapelketara joaten da.

Peru Mac-Gragh Donostiako Suhiltzaileen Buruak topaketa zer den azaldu digu eta Amaia Lukin Donostiako eta Ander Pascual Bizkaiako suhiltzaileek prozesua nolakoa den kontatu digute. 

Jaurlaritza Logoa