Zuzenean

Batzuetan gertatzen da. Batzuetan bihozkada bat nagusitzen da eta saio berezi bat loratzen da. Hori izan da gaurko kasua. Gaurkotasuna alde batera utzi eta galdera sinple bati erantzun diogu: «Zergatik gaude hemen?» Eta kantu sorta eder bat entzunez erantzuten saiatu gara. Plasmatics-en hasi gara eta Phoebe Bridgers-en bukatu dugu bidean Tori Amos, Anari, PJ Harvey, Björk, Sara Zozaya eta Hayley Williams-en abestiak entzun ditugu.


