Zuzenean

AFM, fabrikazio aurreratuaren klusterrak ondorioztatu du, egungo testuinguruan «arrisku adina aukera» dauzkala makina-erremintaren sektoreak. 2025ean, beherantz egin du sektoreko fakturazioak. Aldiz, eskaerek %2,29ko igoera izan dute. Abiapuntu honekin NAIZ Irratiak saio berezia eskaini du BIEHM azokaren 33. ediziotik. Bertan izan dira, Mario Goffard, BEC erakustazokako marketin eta merkataritza zuzendaria; Xabier Mendiluze, Lagun Machinery enpresako arduradun komertziala; Iñigo Garmendia, Fresmak enpresako zuzendari komertziala; Esther Atutxa, Sarikal Calibracion enpresako berrikuntza arduraduna; eta Arrate Olaiz, Ibarmia enpresako garapen eta proiektu zuzendaria, 2026ko makina-erreminta, osagarriak eta erreminta kategoriako berrikuntzako BIEHM sariduna. Berarekin izan da, Josu Riezo, AFM klusterreko kidea eta WORKinn talentu guneko arduraduna.


