Zuzenean

Naiara badoa emakumeen etxeruntz; hitzordua dauka abokatuarekin. Banandu egin nahi du, baina alabaren kustodiak kezkatzen du. Atarian topo egin du Maria Luisarekin, dantza ikastaroan izena eman du; berez dantzarena aitzakia da, berak bilatzen duena komunitatea da. Eta topatuko du. Edurnek eta Magalik ere izena eman dutelako. Ez da beraien lehenengo aldia, urteak dira Emakumen Etxea ezagutzen dutela. Pentsa, Mendi-irteeren taldea ere osatu zuten eta orain hilabetean behin antolatzen dituzte txangoak. Mia Valentina oraindik ez da ausartu irteera horietara, baina ausartuko da. Momentuz, berari egokitu zaio intersekzionalitateari buruzko hitzaldia antolatzea. Han dabil esateakoak prestattzen, buru-belarri, batzuetan egongolea, besteetan bulego eta noizean behin laborategi den gela horretan. Ohea jarri ezkero ere erabiliko luke norbaitek. Beharra badago.
Baina oherik gabe ere, aterpe bihurtu dira emakumeen etxeak. Topaketarako guneak, arnasguneak, komunitatea eraikitzeko lekuak, berdintasunaren alde borrokatzeko espazioak. «Gela bat norberarena»zioen Virginia Wolfek, bada, «etxe bat guztiona» aldarrikatzen dute euskal herriko emakumeek. Etxe bat, edo hobe esanda, herri bakoitzeko bat.
Ermua izan zen lehena. Hala izan behar zuen. 2003ko martxoan inauguratu zen Emakumearen Topalekua, Euskal Herriko lehen Emakumeen Etxea. Etxea eraikitzkoe osagaiak bazituztelako aurretik. 70eko hamarkadan Ermuko Emakumeen Asanblada sortu zuten herrian. Franco hil ondoren, beste leku batzuetan bezalaxe, mugimendu feminista indarrez piztu zen; Bazeuden borrokarako arrazoiak, eta horregatik, emakume-lantalde bat osatu zen. Talde honek bultzatuta, 1987ko ekainean 'Emakumeen Kandidatura' izenarekin hautagaitza bat aurkeztu zen udal hauteskundeetara. Emakumez soilik osatutako hautagaitza zen, 15 bat inguru ziren. Oso gutxigatik ez ziren zinegotzi bat lortzeko moduko boto kopurura iritsi, baina prozesuan ekintza politiko horren helburuetako asko bete ziren. Baita, Emakumeen Etxea ere.
Ermuaren atzetik iritsi ziren Balmasedakoa, 2004ean edo Durangokoa 2009an. Eta hiriburu bateko lehena: Donostiakoa. Geroago, Irun, Orio, Zumaia, Arrigorriaga, Burlata, Gasteiz... eta Ipar Euskal Herriko bakarra: Ipar Euskal Herriko Emazteen Etxea.
Hauen guztien ibilbidea aztertu dugu Bigarren Kafean.


