Zuzenean

Lide Hernando
Musikaria eta ‘Ad libitum’ saioko gidaria

Rockak iraultza berri bat bizi izan zuenekoa: 1991. urtea

Ad Libitumen atal honetan saio honen egilearen jaioturteari egingo diogu omen. Musika aldetik inflexio garrantzitsua izan zen urte bat izango dugu hizpide: 1991. urtea.

Rockak iraultza berri bat bizi izan zuenekoa: 1991. urtea

Loading player...
Metallicaren Black album diskoaren azala
Metallicaren Black album diskoaren azala (Metallica)

Musikaren historian hamarkada oparoak izan ditugu; rock&rollaren loratzea bizi izan zuen 50eko hamarkada, edota hainbat genero berriren jaiotza ekarri zuen 70ekoa, esaterako.

Egon ere, urte garrantzitsuak egon dira; kasu batzuetan, musikaren historiarentzako gako izan ziren gertakari batzuk hamabi hilabeteren bueltan gertatu baitziren. 1967. urtea da horietako bat, zeinetan, San Frantziskoko maitasunaren udara ez ezik, The Beatlesen Sgt peppers Lonely hearts club band bezalako lanek argia ikusi zutelako. Beste urte garrantzitsu bat 1979.a litzateke, zeinetan musikaren iraganak eta etorkizunak talka egin zuten.

Gaurkoan urte berezi horietako bat hartu dugu gidalerro gisa, podcast honen egilearen jaioturtea, 1991. urtea. Urte hartan jazotako hainbat gertakari musikal errepasatuko ditugu: Nirvanaren Nevermind diskoarekin etorritako grungearen behin betiko gorakada (Soundgarden edota Pearl Jam bezalako taldeek ere diskoa atera zuten urte hartan), baita historiarako gelditu diren zenbait disko ere: Metallicaren Black album, Red hot chilli peppers-en Sex, Blood, Sugar, Magik, edota, Euskal Herrian eskala eginez, Gure Jarrera eta Jaiotza Basatia.

Jaurlaritza Logoa