Zuzenean

16 lagunentzako 36 urteko espetxe zigorra, 171 urteko gaitasungabetze zigorra eta ia 79.000 euroko isuna eskatzen die Auzitegi Nazionalak, 2022an Ibai Aginagari Berangon egindako harreragatik, terrorismoa goratzea egotzita. Goiuri Alberdi da auzipetuetako bat. «Hemen erroan dagoena da adierazpen askatasun eta militantzia politikoaren aurkako eraso bat», azaldu du Alberdik. Izan ere, Ismael Moreno epaileak «bezperan» bilkura hori baimendu zuela gogora ekarri du Alberdik, «eta ostera bera izan zen ere auzipetu ziguna».
Era berean, harrera egin hori baino lehen, Espainiako Kongresuak berak atzera bota zuen ongietorriak legez kanpo uzteko proposamena. Ondorioz, jasaten ari direna «jazarpena» delakoan, manifestazioa deitu dute maiatzaren 30erako Algortatik Berangora, ekainean deklaratu aurretik.



