Zuzenean

Gaurko tertulian bihurrituen inguruan jardun dugu: zer diren zehazki, nola sortzen diren eta zergatik diren hain ohikoak, batez ere orkatilan. Lesioaren larritasun mailak, sintoma nagusiak eta noiz jo behar den profesional batengana ere izan ditugu hizpide, askotan uste baino garrantzitsuagoa baita tratamendu egokia garaiz hastea.
Bestalde, errekuperazio prozesuan fisioterapiak duen papera azpimarratu dugu, baita berrerorketak saihesteko prebentzioaren garrantzia ere. Indar-lana, oreka ariketak eta lesioa guztiz sendatu arte pazientzia izatea funtsezkoak direla gogorarazten da.


