Zuzenean

Lide Hernando
Musikaria eta ‘Ad libitum’ saioko gidaria

Errautsetatik artea egiten duen herria: Palestinako hotsak

Gaurko saioan, kolpatua izaten ari den munduko txoko batean jarriko dugu fokua: Palestinan. Bertako artea goraipatu eta diziplina ezberdinetako zenbait gomendio emango ditugu.

Errautsetatik artea egiten duen herria: Palestinako hotsak

Loading player...
Palestinarekiko elkartasunez Baionan egindako mobilizazioa
Palestinarekiko elkartasunez Baionan egindako mobilizazioa (Nahia Garat)

Herrialde bat gehiegi ez ezagutzea omen da bertako gizartea deshumanizatzeko biderik zuzenena. Aski ongi dakite hori mundu mailan boterearen gailurrean dauden herrialdeek, eta herrialde zapalduetako jendea arroztasun horretan mantentzea, batzuetan, aski da haiekiko mesfidantza betikotzeko. Horixe gertatzen zaigu, besteak beste, Palestinarekin: nazioartean herrialde honekiko elkartasuna eta kezka handiak diren arren, ezer gutxi dakigu bertako kulturaz.

Egoera horri buelta emateko helburua du Ad Libitum saioko atal honek. Bertan, Palestinako musika izango dugu protagonista, baina ez hori bakarrik; saio honetan lehen aldiz, musikaz gain, beste arte alor batzuetako artefaktuak ere gomendatuko ditugu: filmak, komikiak eta literatura.

Musikaren arloan, halaber, talentu ikaragarria duten zenbait artista entzungo ditugu: DAM hiphop taldea, Sol banda, nazioarteko pop-ean bere lekua egiten ari den Elyanna, hondamenditik abesten duen MC Abdul rapero gaztea, edota genozidioa salatzeagatik disko-etxetik bota duten Nemahsis. Balio beza atal honek ez soilik Palestinako talentua handia dela frogatzeko, baita anitza dela ikusteko ere!

Jaurlaritza Logoa