Zuzenean
«Aurreko liburua Elkanoren lehorreratzearen bueltan gertatzen zen zerbaiten inguruan idatzi nuen. Orduan istorioa jada bazegoen. Oraingo honetan berriz, sortzea egokitu zait». Eta sortzen hasita, gai bat baino gehiago jorratu ditu Iribarrek. «2022ko udan komunikabideetan zebiltzan gaiak hartu nituen ardatz modura. Ukrainako gerra, eskuin muturraren gorakada eta migratzaileen krisia».
1944an hasten da eleberria. Alemaniar soldadu talde batek Bidasoa ibaia zeharkatu behar du txalupa batean guardia zibil baten laguntzarekin. Soldadu taldeko buruak errezeloak ditu taldeko kide batekin eta guardia zibilaren laguntzaz, Ondarretako kartzelan sartzen dute. Hortik gaur egunera dator liburua eta Iribarren 72 ordu lehen lanean protagonista izan zen Idoiaren senitarteko zahar batek duen osasun arazo baten aurrean laguntzera joan den Aitor Letamendia detektibieak, adineko pertsona horren enkargu bat jasotzen du, Getarian Moussa bahitua izan den momentuan.
Nobelaren ardatz den istorio bakoitza modu ezberdinean idatzi du eta hori erronka modura hartu du Iribarrek. Besteren artean, soldadu alemaniar baten egunerokoa ere ageri da liburuan. Hasieran apur bat kosta zitzaiola aipatu du baina gero gustura egin duen zerbait izan da.
Entzun Kepa Iribar Elizegirekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.


