Zuzenean

Sofian jokatutako Europako Irekian 6 borroka irabazi zituen, baina -81 kiloko finalean ezin izan zuen Djalo frantsesa garaitu eta zilarrezko domina lortu zuen. Emaitzarekin pozik dagoela esan du NAIZ irratian, baina Eslovenian urrea irabazi nahi duela argiki esan du.
Sofiako finala aztergai, «oso gogorra eta fisikoa» izan zela onartu du: «Goi mailako borroka izan zen, maila horretan egon nahi dut». Finalera iristeko bidea «oso zaila» izan zen, beraz, orohar txapelketa «oso ona» egin zuela adierazi du. Dena den, gehiago nahi du eta Eslovenian izango du aukera. «Helburua urrezko domina lotzea da, baina edozein akats erabakigarria izan daiteke», gehitu du.


