Zuzenean

Bigarren Kafea

Abraham Cupeiro: «Iraganeko ateak irekitzen dituzten giltzak ez dira nireak»

Ahaztutako soinuak berreskuratzeko asmoa du Abraham Cupeiro musikari galiziarrak. Euskal Herrian kontzertuak eskainiko ditu hilabete amaiera, eta aitzakia horrekin elkarrizketatu dugu. 

Abraham Cupeiro musikariarekin aritu gara hizketan
Abraham Cupeiro musikariarekin aritu gara hizketan (abrahamcupeiro.com)

Iraganeko musika-tresnak jotzeko eta eraikitzeko lehen burutazioa kontserbatorioan zegoela azaldu zitzaiola aipatu digu, unean zituen beharren ondorioz eta berak nahi zuen tronpeta barrokoa eskuratzeko nahiarekin. Lehen pauso horiek ematerakoan, musika arloan erreferente diren Vivaldi, Johann Sebastian Bach eta gainerako musikarietan oinarritu, ikerketa sakona egin eta bere intuizioari jarraituz bere lehen musika-tresna sortu zuela aipatu digu.

Otsailaren 20an Tolosako Leidor aretoan eskainiko duen emanaldia oinarri hartuta, entzulearekin konektatzeko erabiltzen dituen tekniken inguruan galdetu diogu, zer bilatzen duen emanaldi batean entzule guztiak bere musikarekin lotzeko (asmoarekin). «Gaur egun gehiegizko bolumenerako joera dugu, eta ondorioz emozio falta bat dagoela» azpimarratu du Cupeirok, hori oinarri bezala hartu eta isiluneak erabiliz publikoarekin konektatzen saiatzen dela gehitu du, berarentzat «erantzunik onena publikoaren isilunea da»

Gaur egungo musika mitologikoaren inguruan ere galdetu diogu, azken urten gorakada handia izan du eta estilo honek. Cupeiroren iritziz, tokian tokiko mitologiak badu fantasia puntu bat, baita errealitate puntu bat ere, baina gaur originaltasuna originala izateagatik bilatzen dela azpimarratu nahi izan digu, eta horrek zentzu gutxi duela gehitu du, «dena mitifikatzeko moda» bezala definituz.

Jaurlaritza Logoa