Zuzenean

Lide Hernando
Musikaria eta ‘Ad libitum’ saioko gidaria

Looper pedalaren tendentzia aztergai

Ad Libitumeko gaurko atalean, musikaren eszena irauli zuen aparatu baten inguruko saioa dakarkigu: looper pedala. 2010. hamarkada hasieran sekulako fama izan zuen instrumentu hau erabili izan duten artistak ezagutuko ditugu.

Audio_placeholder

Looper pedalaren tendentzia aztergai

Loading player...
Ed Sheeranen zuzeneko bat, looperrarekin oinarri sendo bat jarri ostean
Ed Sheeranen zuzeneko bat, looperrarekin oinarri sendo bat jarri ostean (Drew de F Fawkes | Wikimedia)

Nola egin dezake pertsona bakar batek banda oso bat jotzen ariko balitz bezala entzun dadin? Galdera hau musikari askok egin diote euren buruari historian zehar; azken finean, musika proiektu bat aurrera ateratzea oso lan zaila izan ohi delako, ez soilik arlo musikalari dagokionez, baizik eta, bereziki, arlo ekonomikoarengatik: aspaldi da diskoak saltzea oso zaila dela, kontzertuek ez dute diru askorik ematen, eta artista batek bere bandako musikari eta langile guztiei ordaintu behar badie, askotan irabaziak baino galerak besterik ez dituzte ikusten luzaroan.

Egoera horri erantzuteko, musikariek hainbat errekurtso izan dituzte urteetan zehar. Power duoak izan daitezke prekarietate musikalari erantzun bat emateko formatu bat; eta pertsona orkestrak ere, zer esanik ez: eskuak, oinak eta ahoa baliatuz, hiruzpalau instrumentu batera jotzeko gaitasuna duten musikariak.

Gaurkoan, ordea, behar horri erantzuna eman dion beste aparatu digital bat dakarkigu: looper pedala. Zuzenean pasarte musikalak grabatu eta horiek buklean errepikatzeko gai den instrumentu digital honekin, estadio erraldoiak bete dituzte zenbait artistek, Ed Sheeran kasu; eta Euskal Herrian ere, bere erabilera praktikoari esker, oso erabilia izan da.

Jaurlaritza Logoa